
SAILKAPENA (kronologiaren arabera)
1.belaunaldian robotak manipulatzaileak ziren.
2.belaunaldian, ikasten duten robotak sortu ziren.
3.belaunaldian, sentsore bidezko robotak agertu ziren, programa baten aginduak exekutatzen dituenak.
4.belaunaldian, robotak adimentsuak dira, non egoerari buruzko informazioa jaso eta helarazteko gai diren.
Hezkuntzarekin erlazionatuz, Hezkuntza Robotika, diziplina arteko irakaskuntza sistema bat da, ikasleen trebetasun eta gaitasunak garatzeko gai dena. Irakaskuntza sistema hau, araututako eskola egitasmoaren arlo desberdinak biltzen ditu. Robotikaren bidez, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako arloak lantzen dira, baita hizkuntza eta sormen arloak ere.
Jarraitzen den metodologia didaktikoa
Irakasleak erronka bat planteatzen die ikasleei eta hauek tresna informatikoak, eta osagai elektronikoak erabiliz, prototipo programagarriak sortuko dituzte erronkari aurre egiteko. Ikastaro hauetan ikasleei kontzeptu fisiko, matematiko eta teknologikoak erabiltzea eskatzen zaie erronkari aurre egin ahal izateko. Modu honetan ikasleek, eskolako curriculumean barneratutako kontzeptuak modu praktikoan landu ahal dituzte.
Konpetentziak
-Arazoak aurreikusteko, erabakiak hartzeko eta hauek ebazteko trebetasuna garatzen da.
-Lidergoa, autoestimua, erronka-bilaketa, taldean lan egiteko gaitasuna, negoziatzea eta gainerakoekin komunikatzen jakitearen trebetasunak lantzen dira.
Alderdi zientifiko-teknologikoari dagokionez, robotikaren bidez, informazioa bilatzen, lortzen eta erabiltzeko ahalmena garatzen da.
Orain beste gai desberdin azalduko dut:
Pentsamendu konputazionala
Nola pertsona bakar batek, berezko gaitasun, konputazioa, pentsamendu kritikoa eta informatikaren oinarrizko kontzeptuen bitartez arlo desberdineko arazoei aurre egiteko gai izatea. Kontzeptuaren sortzailea Seymour Papert izan zen baina Jeanette Wing izan zen kontzeptua garatzen
amaitu zuenak. Pentsamendu konputazionalak trebetasun desberdinez osatuta dago, adibidez, arazo bat analizatzea, datuak prozesatzea etab.
Oinarria: arazoen konponketa.
Faseak:
- Deskonposizioa, faktoreen azterketa, abstrakzioa eta algoritmoak. Deskonposizioaren fasean arazo nagusia zati txikietan banatzen da, errazagoa izateko.
- Faktoreen azterketan arazo txikiak konpontzen dira modu indibidualean.
- Abstrakzioan, arazoa konpontzeko garrantzizkoa ez den informazioa baztertzean datza.
- Algortimoetan, arazoa konpontzeko pausuak azaltzen dira.
Pentsamendu honen bidez, trebetasun batzuk garatzea lortzen da, hala nola, pentsamendu kritikoa era teknologi berrien erabilera.
Robotikaren idea ona iruditzen zait, baina ikusten dudan desabantaila handia izango litzateke dirua. Hezkuntzan diru gutxi inbertitu eginten dute eta horregatik ohiko moduan egiten dira gauzak diru baliabide berriak erosteko ez daukatelako. Baina, egia da gauzak ondo pentsatzen badituzu, baliabide ez oso gareztiak aurkitu dezakegu, adibidez, inprimagailu 3d izan ahal da.
Beste gaiarekin lotuta, askotan, jendeak arazo baten aurrean blokeatzen dira eta ez dakite nola konpondu. Horregatik, pentsamendu honekin gure ikasleei irakutsi diezaikegu arazoak konpondu ahal direla edo behintzak, egoera hobetu, bakarrik lan egin behar dutela aurrera egiteko.
Beste gaiarekin lotuta, askotan, jendeak arazo baten aurrean blokeatzen dira eta ez dakite nola konpondu. Horregatik, pentsamendu honekin gure ikasleei irakutsi diezaikegu arazoak konpondu ahal direla edo behintzak, egoera hobetu, bakarrik lan egin behar dutela aurrera egiteko.